Ikasturte berria Euskadin: Lanbide Heziketak %8,5 gora egin du eta D ereduak ere, %12,5an

2014/09/09 23:00:00 GMT+1
IMHri dagokionean matrikula iazkoaren parekoa izan da eta D eredua ere: goi-mailetan D eredua edo euskara-ingelesa eta erdi-mailetan mistoa. Heziketa Zikloetako Formazio Duala egingo 26 ikaslek egingo dute aurten IMHn, diseinu, ekoizpen eta mekatronikan.

Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du: 2013-2014 ikasturtean baino %8,5 gehiago. 34.104 ikaslek hautatu dute aurten Euskadin eskaintzen diren 107 heziketa-zikloetakoren bat ikastea. Gainera, horietatik 410 ikaslek parte hartuko dute ikasturte honetan Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa dualean. Aurreko urtearekiko %72ko igoera esan nahi du kopuru horrek. Formazio dual honetan –ikastetxeetan eta enpresetan jasotzen du ikasleak formazioa- parte hartuko duten enpresen kopurua ere handitu egin da. 326 enpresa izango dira orotara aurten, joan zen ikasturtean baino %85 gehiago.

D ereduaren igoera Lanbide Heziketan izan da bereziki nabarmentzekoa. Matrikula datuak eskuan ditugula, %12,5eko igoera ikus daiteke aurten Lanbide Heziketako zikloren bat euskaraz burutuko duten neska-mutilen artean, iazkoarekiko alderatuta.

Informazio iturria: www.irekia.euskadi.net