IMHko ikasleak BELDUR BARIK lehiaketan

2020/11/18 13:01:00 GMT+2
Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, IMHko ikasleek Beldur Barik lehiaketan eta Hiruki Larroxarekin parekidetasunaren inguruko hausnarketan parte hartuko dute.

Beldur Barik programa Berdinsarea (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da) izeneko sarearen barruan sortu zen 2009an.

Programaren barruan urtero egiten da Beldur Barik ikus-entzunezkoen Lehiaketa: 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

Aurten ere, IMHko lanbide heziketako ikasleek lehiaketan parte hartu dute.  Bere bideoak babestu nahi badituzu, hona hemen bota emateko esteka:

Beldur barik: EMAN BOTOA

 

Parekidetasunari buruzko hausnarketa

Eta bestalde, azaroaren 25ean Hiruki Larroxa-koak egongo dira gure ikasleekin maskulinitateetaz hiz egiteko. Hitzaldiaren helburua, parekidetasunerantz egin beharreko bidean gizonezkoen paperaren inguruan hausnartzea izango da. Saio hauetan mutilek bakarrik hartuko dute parte.