#ABIAN Enplegu eta Lanbide Heziketa Azokan 700 bisitatik gora jaso ditugu

Debabarreneko 6 ikastetxek gure heziketa zikloen eskaintzaren berri eman dugu, lanbide heziketaren enplegagarritasuna azaldu eta gazteen prestakuntzarako bide egokia dela ikustarazteko.

Martxoaren 29-30-31an ospatu da III ABIAN,  DEBABARRENEKO ENPLEGU ETA LANBIDE HEZIKETA AZOKA, Armeria Eskolako patioan  6 IKASTETXEk , LANBIDEk eta DEBEGESAK erakustokia ipini dugu, bisitariei gure eskaintza bizi arazteko. Debabarreneko hainbat ikastetxeetako DBH eta Batxilergoko ikasleen bisitak jaso ditugu, 700 inguru.

IMHren erakustokian Diseinu, Fabrikazioa eta Muntaiko probetan parte hartzeko gonbitea egin diegu bisitariei, IMHko heziketa zikloak ezagutzu ditzaten.  Ingeniaritza Gradu Dualaren eta langile eta langabeentzako ikastaroen berri ere eman dugu.

Eskerrik asko bisitan etorri zareten guztioi!

  • Gogoratu, IMH bertatik berata ezagutzeko HURRENGO INFORMAZIO SAIOA MAIATZAREN 20an izango dela. Egun horretan etorri nahi baduzu, edo ezin baduzu baina beste egunen batean etorri nahi baduzu, deitu 943 74 82 65 telefonora (Amaia Ansola) edo idatzi amaia[abildua]imh.eus helbidera.