IMHren ordezkaritza UPV/EHUko Doktoregoen I Jardunaldietan

2016/07/14 23:00:00 GMT+1
Aintzane Conde, IMHko Ingeniaritza Dualeko irakasleak, parte hartu du uztailaren 11 eta 12an Bilbon Master eta Doktorego Eskolak antolatutako UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldietan.

UPV/EHUko doktoregaiak elkartzeko topagunea izateko helburuarekin,  UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiak 2. mailako doktoregaientzat eta 99/2011 EDren aurretiko errege dekretuek araututako programetako doktoregaientzat izan dira.

Batzore zientifikoak 10 laburpen onenak aukeratu ditu jardunaldietan aurkeztuak izan zitezen. IMHko Ingeniaritza Dualeko irakaslea den Aintzane Conderena izan da hauetako bat. Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako 4. mailako Julen Arrieta ikaslea ere agertzen da laburpenaren egileen artean, lan honetan egin duen kolaborazioagatik.