Txinako Tianjin CSMCko irakasleen prestakuntza

2011/01/19 01:00:00 GMT+2
CSMCk eta IMHk duten elkarlan akordioari esker, urtean behin Txandakako IMHko Ingeniaritzako ikasleek atzerriko misioa egiten dute Tianjinen eta Txinatarrek IMHn egiten dute prestakuntza egonaldia

Txinako Tianjin CSMC Institutuko 6 teknikari iritsi berri dira IMHra gure artean bi asteko prestakuntza egonaldia egiteko. Bisitariek  kanpo-administrazio lanak, hezkuntza-arloko merkataritza  harremanak, CAD-CAM irakaskuntza, Mekanizazio Zentruen irakaskuntza eta CNC Tornuen irakaskuntzaren arduradunak dira Txinako ikastetxean eta Elgoibarrera etorri dira bakoitzaren arloan berariazko prestakuntza jasotzeko eta baita zeharkako gaitasunei buruzkoa ere.

IMHn izango diren bitartean aukera izango dute Txandakako IMH Ingeniaritzaren proiektuak ezagutu, enpresak bisitatu eta euskal kultura ezagutzeko. Ongi etorri!