AFMren 80. urteurrena: Zorionak!
🤝IMH ezin da ulertu AFM gabe: IMH makina-erremintaren sektorearekin eta AFMrekin batera sortu genuen, eta 1989an IMHren fundazioa eratu zenetik elkarrekin egin dugu ibilbidea.
Eta industria, prestakuntza eta talentua elkarren eskutik garatzeko ikuspegi partekatua izan dugu urte hauetan guztietan.
Horregatik, bereziki 😎pozgarria izan da AFMren 80. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu izana.
IMH Campuseko eta Makina Erremintaren Museoko ordezkaritza bertan izan gara, urriaren 1ean antolatutako ekitaldian, AFM osatzen dugun komunitate osoarekin batera, zortzi hamarkadako ibilbidea ospatzen.
80 urte industria bultzatzen, enpresak elkartzen, ezagutza partekatzen eta sektorearen etorkizuna eraikitzen. Eta 💪 harro gaude historia horren parte izateaz!
🎉 Zorionak, AFM, 80 urte hauengatik!
Jarrai dezagun elkarrekin industriaren etorkizuna eraikitzen 🙌