Txandakatze (alternantzia) aukera berria goi-mailako zikloetan

2012/05/18 00:00:00 GMT+2
Datorren 2012-2013 ikasturtean IMHn fabrikazioko eta mantenimenduko goi-mailako heziketa zikloetan txandakatze sistema berriaren aukera eskainiko da.

Maiatzean Eusko Skills 2012 lehiaketa barruan antolatutako jardunaldietan, Hezkuntza eta Enplegu Sailek HEZIBI aurkeztu zuten, lanbide heziketako txandakatze sistema berria alegia.

Sailburuen deklarazioetan 30 urtetik beherako ikasleentzako hezkuntza sistema izango da, eta ikasleek, ikasten diharduten bitartean enpresarekin sinatutako kontratua eskuratu ahal izango dute, jardunaldi erdia eskolan eta beste erdia enpresan jarduteko, soldata baten truke.

IMHk dagoeneko badu esperientzia txandakatze sisteman zeren eta alde batetik Eusko Jaurlaritzaren aurreko legegintzaldian “ikasi eta lan” izeneko txandakatze esperientzian oinarrituta bi ikasle promozio prestatu zituen goi-mailako fabrikazioko eta muntaiko heziketa zikloetan. Bestalde, IMHko Txandakako Ingeniaritza Eskolan 16 urte daramatzagu ikasleak prestatzen txandakatze sistemarekin.

Informazio gehiago izateko deitu IMHra (943744132, Amaia Ansola)