Lan Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura martxan jarri da. 2014ko deialdia

2014/11/04 17:30:00 GMT+2
Mekanizazio edo Industri Ekipoen Mantenimendu arloan esperientziarik baduzu, interesa dakizuke

Eusko Jaurlaritzak laneko esperientziaren bidez edo ikaskuntza ez formalaren bitartez eskuratutako lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozedura abiatu du, hau da, aitorpen ofiziala lortzeko aukera emango du.

IMHn izena eman, aholkularitza jaso eta zure gaitasunak ebaluatu ahal izango dituzu  INDUSTRI EKIPOEN MANTENTZE ETA MUNTAI MEKANIKOA kualifikazio profesionalean, eta MEKANIZAZIO Teknikari tituluan.

Deialdiaren puntu interesgarri batzuk:

Betebeharrak:

  • herritartasun espainola edo espainian bizi zaren onarpena, edo espainian bizi zaren onarpena eta lana indarrean izatea
  • 20 urte beteta izatea
  • Mekanizazioarekin edo Mantentze Industrialarekin zerikusia duten lan postuetan lan esperientzia edo prestakuntza izatea.

 

Faseak eta Epeak

1 - Aurre izen-emate fasea. Azaroaren 4tik 14 arte.

Ikastetxean NAN edo AIZ (Atzerritarren identifikazio zenbakia), aurre izen ematearen eredu ofiziala ( www.euskadi.net/agencia orritik deskargatu dezakezu edo IMHn eskatu), eta zure esperientzia edo prestakuntza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu.

Onartuen zerrenda argitaratuko da.(abenduaren 19an)

2 - Ahokularitza fasea.

Fase honetan aholkulariak, ekarritako dokumentuen eta egindako elkarrizketen arabera, txosten orientagarria landuko du izena eman duen pertsonak eman beharko dituen pausoei buruz: ebaluazio fasera pasa, prestakuntza gehigarria egin.

Izen ematearen epea: urtarrilaren 7tik 13 arte.
Ahokularitzaren saioa: urtarrilaren 20tik martxoaren 24 arte.

3- Ebaluazio fasea.

Fase honetan parte hartzaileak ekarritako dokumentazioa begiratuko da eta, ebaluatzaileek beharrezkoa ikusten badute, egin beharreko probak ezarriko dira.

Izen ematearen epea: otsailaren 2tik martxoaren 31 arte..
Ebaluazioaren saioa: ekainaren 30tik apirilaren 1 arte.

Esteka honetan duzu Lan Esperientzia Egiaztatzeko Egituraren deialdiaren informazio guztia