Lagunekin txateatu Facebooken

Ikusi dugu gure lagunekin nola aritu behar dugun: iruzkinak bidaltzeko, gure mezu pertsonalak bidaltzeko, lagunek sortutako argitalpenak konpartitzeko,...

Batzuetan, une horrexetan konektatuta dagoen lagun batekin hitz egin nahi dugu txat bidez, berehalako mezuak bidaliz (Txat baten definizioa Wikipedian ).

Facebooken txat tresna bat daukagu. Oso erraza erabiltzeko, baina oso funtzio gutxikoa, antzeko tresnekin konparatzen badugu (Pidgin, Skype, Messenger,....).

2 erabiltzaile arteko txat bat egin dezakegu (2 baino ez), fitxategiak ezin dira bidali..., baina oinarrizkoena badaukagu. Zer da oinarrizkoena? Oraintxe ikusiko dugu adibide batekin.

Facebookeko hasierako orrialdean 2 leku dauzkagu txata irekitzeko:

Chatear
  • 1: Konektaturiko lagunak: ezkerreko menuan daukagun koadrotxoan, momentu horretan konektatuta dauden lagunen zerrenda bat agertuko da (eta eurekin txateatzen has gaitezke).
  • 2: Txat: eskuineko beheko aldean Txat jartzen duen ikono txiki bat daukagu. Hemen klik egiten badugu leihotxo bat irekiko zaigu. Konektaturiko lagunak: Guztiak ikusi-n klik egiten badugu pantaila bera irekiko zaigu.
Chatear

Hau da beheko aldean irekitzen den leihotxoa. Momentuz lagun bakarra dago konektatuta, eta berarekin txateatzen hasi gaitezke. Lagun horren izen gainean jarriko gara, klik bikoitza egin, eta txat leihoa irekiko da (laster ikusiko dugu).

Chatear

Lagunen egoera ikonoak

  • Bola berde txiki bat: lagun hau on line dago momentu honetan. Kontuz honekin, ez du esan nahi hor dagoela eta berehala ikusiko duela zuen mezua; gerta daiteke nabigatzen egotea, fitxa bat baino gehiago irekita (bat Facebooken) daukalako, eta ez konturatzea norbait saiatzen ari dela berarekin hitz egiten.
Chatear
  • Ilargi-erdi grisaxka bat: gure lagunak Facebook irekita dauka, baina ez dago berarekin lanean. Normalena da ordenagailua piztuta eta Facebook kontua irekita edukitzea, baina bera ez egotea ordenagailu aurrean. Mezu bat bidal diezaiokegu, eta gero erantzungo digu.
Chatear

Hau da Iñakirekin txateatzeko irekitzen den leihoa:

  • 1: Idazteko gunea. Enter (lerroa aldatzeko tekla) sakatu arte, testua ez da bidaliko.
  • 2: Gure elkarrizketa ikusiko dugun gunea.
Chatear

Goazen zerbait idaztera. Idazteko gunean esaldi bat jarriko dugu.

Chatear

Esaldia bukatzen dugunean, Enter sakatuko dugu, eta historia gunera igaroko da.

Chatear

Iñakik idatzi diogula ikusiko du, txat leihoa ireki delako, eta gure mezua hor ikusiko du.

Chatear

Iñakik erantzungo digu:

Chatear

Momentuan zer idatzi duen ikusiko dugu eta erantzun diezaiokegu. Hitz egiteko modu azkarra eta erosoa da.

Chatear

Txat leihoaren aukerak

  • 1. Ikonotu: Jaitsi leiho hau eta behean utzi.
  • 2. Itxi leihoa: Hori bai, Iñakik idazten badu berriro irekiko da.
  • 3. Garbitu solasgunearen historia
Chatear

Txataren aukera aurredefinituak

Txat fitxan Aukera batzuk dauzkagu, sortzen ditugun txat guztietarako balio dutenak.

Chatear
  • Deskonektatu: nahiz eta Facebooken egon, txatean ez naiz agertuko. Inor ezin izango da bide horretatik nirekin harremanetan jarri.
  • Solasgune leihoa atera: ez da leihotxo txiki bat irekiko, nabigatzaileko leiho oso bat irekiko da.
  • Mezu berriak sartzen direnean, soinua jo: aktibatuta dago lehenetsi gisa. Oso erosoa da, beste gauza batean lanean aritu arren, soinu bat entzungo dugu, txatean norbaitek mezu bat bidali digula adierazteko.
  • Konektatuta dauden laguna leiho irekiarekin mantendu: beste gauza batzuetan aritzen garenean ez da leihoa itxiko, eta uneoro ikusiko dugu nortzuk dauden konektatuta.
  • Konektatuta dauden lagunen izenak bakarrik erakutsi:  deskonektatuta dauden lagunak zerrendan ez agertzeko.
Chatear

Erraza ezta? Orain badakizue, praktikatzera ;)