LANBIDE HEZIKETA, IRAKASKUNTZA ERABERRITZEN nazioarteko mintegiak 170 lagun bildu zituen IMHko Areto Nagusian

2006/11/28 01:00:00 GMT+2
POPBL - Project Organized and Problem Based Learning metodologiak aplikatzen dituzten lau erakunderen esperientziak aurkeztu ziren eta Unibertsitate, Lanbide Heziketa, Batxillergo eta Lehen hezkuntzan metodologia hauen erabilgarritasuna azaldu zen.

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) "Lanbide Heziketa, Irakaskuntza Eraberritzen" nazioarteko mintegian hezkuntza esparru ezberdinetako eta enpresa munduko 170 bildu zituen azaroaren 28an Areto Nagusian.

Mintegiari hasiera eman zion Iñaki Mujika Lanbide Heziketako Sailburuordeak eta Joxe Mari Elola Tknikako5 Zuzendariak itxi zuen.

Hizlariek orain arte izan dituzten esperientziak azaldu zituzten, gazteen jarrera eta motibazioa lantzeko erabiltzen ari diren metodologiak ikustaraziz. IMHko mekanizazio bidezko produkzioko ikasleak ere bertan izan ziren bizitzen ari diren esperientziari buruz bere lekukotasuna emateko.

Mintegiaren helburuak izan ziren POPBL (Project Organized and Problem Based Learning)0 metodologiak aplikatzen dituzten lau erakunderen esperientziak azaltzea eta ezagutaraztea metodologia honen erabilgarritasuna Lanbide Heziketa barrutian alde batetik eta bestalde, informazio elkartruke eta gerta daitezkeen kolaborazioentzat bilgunea sustatzea.

Parte hartzaileak izan ziren:

  • Torben Rosenorn, Aalborg Unibertsitateko (Danimarka) Ingeniaritza Fakultateko,1 zuzendaria; POPBL proiektuarekin;
  • Nestor Arana, Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea, Mendeberri proiekturekin) 2 , Informatika irakaslea eta PBL metodologiaren sustatzailea;
  • Huhezi, Mendeberri proiektuarekin (Mondragon Unibertsitatea, Eskoriatzako Fakultatea) 3, Pili Sagasta, Hizkuntza Departamentu burua; Mariam Bilbatua HEZI institutuko alor burua eta Xabier Arregi, Kalitate Arduraduna;
  • POI (proiektuetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza): Imanol Iturria, Ikasketa Burua eta Fabrikazio arloko irakaslea, Juan Ignacio Irizar eta Ander Elola, fabrikazio arloko irakasleak; Asier Garcia, Diseinu arloko irakaslea eta IMHko fabrikazio arloko 3 ikasle: Ander Zulaika, Gaizka Ansola eta Iñaki Olaizola. (POI - Proiektuetan oinarritutako irakaskuntza, fabrikazio eta diseinu irakasle taldeen kasuak) 4.

POI, IMHk ezarritako hezkuntza proiektu berrian kokatua dago, GUNEKA6 kolaborazio testuinguruan, non Bergara, Usurbil, Tolosa eta Irungo Bidasoa ikastetxeekin parte hartzen duen.

POIren helburua da enpresek eskatzen duten profil profesionala garatzea, etorkizuneko teknikariek bete beharreko gaitasun tekniko, balore eta jarrerekin; horretarako ikaslean oinarritutako metodologia garatzen du, irakasle taldearen tutoretzaren bidez irakasi-ikasi prozesuan ematen diren esperientziak elkarrekin partekatu ahal izateko.

Mintegiko hitzaldiak www.imh.es webean eskuragarri daude eta irudi-hitzaldiak bideoz jaso direnez lasterrean argitaratuko dira ere webean.

Oharra:

0,1,2,3,4,5 eta 6 erreferentziak