IMHren 20. urteurrenaren Ekitaldi Ofiziala

2010/01/29 01:00:00 GMT+2
Otsailaren 3an goizeko 11.30etan, Patxi Lopez Lehendakariak burututa, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan IMHren sorrera gogoratu eta Alberto Ortuetari omenaldia egingo zaio.
Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutua duela 20 urte sortu zela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu sorrera gogoratzeko eta egungo jarduera azaldu eta etorkizuneko proiektuak jakitera emateko.

Ekitaldi nagusiaren egitaraua: IMH Elgoibar, 2010eko otsailaren 3a, asteazkena


  • 10:30 MHko instalazioei bisita gidatua, nahi duenarentzat
  • 11:30 Ekitaldi nagusia. Agintariei harrera, 20.urteurreneko bideoaren proiekzioa, hitzaldiak eta amaieran Alberto Ortueta, IMHko lehen lehendakariari omenaldia (2009ko otsailaren 4an hil zen).
  • 12:30 Makina Erremintaren Museora bisita.


Ekitaldira etorriko dira Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Bernabe Unda Industria Sailburua, Gemma Zabaleta Enplegu Sailburua, David Urzainqui, Lanbide Heziketako Sailburuordea, Javier Ruiz Enplegu eta Prestakuntzako Sailburuordea, Elgoibarko Alkatea eta hainbat agintari, enpresa eta erakundeen ordezkariak.


Hemen daukazue jardunaldi honen bideoak: IMH 20 urtez zuekin


Ekitaldi guztien berri hemen...