Berrikuntza mintegiak 2006: Hexagon Metrologyk, Renishaw eta IMHrekin elkarlanean metrologiaren inguruko azken joerak aurkeztuko dituzte ekainean

2006/05/19 00:00:00 GMT+2
Jardunaldietan, sistema mugikorren bidezko kontrol dimentsionala eta makina erremintan moldagarriak diren software neurtzaileak ezartzeko abantailak aztertuko dituzte.

Makina Erremintaren Institutuan (Elgoibar- Gipuzkoa) datorren ekainaren 13 eta 14an Metrologiari buruzko mintegi interesgarriak antolatu dira. 2006 Berrikuntza mintegiak izenburuarekin, Hexagon Metrology, nazioartean metrologia enpresa nagusienak biltzen dituen enpresa dugu, besteak-beste LEITZ, Brown & Sharpe, CE Johansson, Leica Geosystems y Romer, y que desarrolla en software de medición PC-DMIS, eta PC-DMIS sistema neurtzailea garatzen duena. Mintegiaren antolakuntzan ere parte hartuko dute IMHketa Renishaw-k, buru eta haztagailu neurtzaileak ekoizten dituen munduko enpresa aintzindari, alegia.

Jardunaldiak bi atal ditu, eta ekainaren 13 eta 14an izango dira, arratsaldez (15:30-18:30). Lehen jardunaldia sistema mugikorren bidezko kontrol dimentsionalari buruzkoa izango da, metrologia munduan indar handiarekin sartzen ari den eremua, hain zuzen, eta CMM-a, neurtzeko dugun pieza edo elementuarengana eraman ahal izateko aukera ematen duena. Bigarren jardunaldiko gaia izango da makina erremintan moldagarriak diren software neurtzaileak ezartzeko abantailak ezagutzea, honela, edozein zenbakizko kontroleko makina, kontrol dimentsionala bihurtuz.

2006 berrikuntza mintegiak doan izango dira eta inskripzioa bi eratara egin daiteke: Makina Erremintaren Institutuan (IMH 943 74 41 32 – Leire Alberdi) edo Hexagon Metrology S.A.-ren www.hexagon.es webean inprimakia beteaz. Informazio gehiago IMHko webean (www.imh.es) eta Hexagon Metrologykoan (www.hexagon.es) aurki daiteke.

Ikusi triptikoaren azala...

Ikusi triptikoaren barrukaldea...