Txandakako Ingeniaritzako 9. Promozioak ikasturte berriari ekin dio

2004/10/19 00:00:00 GMT+2
Ikasle berriek ingeniari gaitasunak lortzeko, IMHn egun erdiz ikasteaz gain, aldi berean eta egun erdiz, enpresetan lanean jardungo dute, proiektu profesionala garatuz.

Joan den urriaren 18an, 2004-2005 ikasturte akademikoa inauguratu zen Txandakako Enpresa Ingeniaritzako lehen eta bigarren kurtsoko ikasleentzat (hirugarren kurtsokoak atzerrian daude praktiketan).

Ekitaldian Fagor Arrasateko Giza Baliabideetako arduraduna den Jose Mari Ulaziak parte hartu zuen, enpresek ikasleei lanerako orduan eskatzen dizkien balioak adieraziaz eta enpresa ikuspegia azalduz.

Ikasketak hasi berri dutenek bigarren kurtsoko ikaskideen aholku eta iradokizunak entzun ahal izan zituzten, prestakuntzari nola ekin eta lehen kurtsoan zehar antolatu beharko duten bidai-proeiktuari buruz.

Azkenik, Borja Aristik, ingeniari prestakuntza bukatu berri, Ingeniaritzako ikasle bezala izandako esperientziaren balorazioa egin zuen.

Bigarren kurtsoko ikasleak zuzenean hasi ziren ikasturtearekin; lehenengokoak ordea jarduera ezberdinak egingo dituzte "hasierako aste" honetan, beraien arteko giro ona lortu, elkar ezagutu eta talde dinamika sortzeko helburuarekin.