Txinatar irakasleen prestakuntza IMHn

2003/06/10 00:00:00 GMT+2
Datorren ekainaren 16tik hasita eta 2003ko irailerarte, 8 irakasle txinatarrek makinen mantenimendu eta muntaiari buruzko ikastaroa egingo dute IMHn.

Ekintza honek Tianjin-eko “Chinese-Spanish Institute” Proiektuari dagokio, Proschoolsek bultzatuta, azken hau AFMko (Makina Erremintaren Fabrikatzaileen elkartea) enpresen baltzua izanik.

Txinako talde honek beharrezkoak diren osasun kontrol guztiak gainditu dituzte, urte honetan zehar Asiako herrialde honetan neumonia atipikoa dela eta gertatutakoa gogoratzen badugu.

Eibarko Unibertsitate Laboraleko egoitzak emango die ostatua eta beraien egonaldian prestakuntzaren lagungarri bezala, Erkidegoko enpresa eta erakunde publikoak bisitatuko dituzte.