Dinef.com proiektuaren topaketa Valentzian

2012/03/02 01:00:00 GMT+2
IMH-Incressek proiektuko lider paperean, prestakuntza atala garatu du Valentzian. ikasitakoarekin enpresarengana gerturatu eta laguntzeko prestatuko ditu irakasleak ikuspegi metodologiko profesionalarekin.
Hezkuntza Ministerioak finantzatutako Dinef.com proiektuaren bigarren fasea garatu zen Valentzian

otsailaren lehen astean.

Aste honetan IMH-Incresseko teknikariek “enpresentzako diagnostikoa” eta “prestakuntzaren ingeniaritza” gaiei buruzko prestakuntza eman zieten lanbide heziketako ikastetxe parte hartzaileetako irakasleei, hau da, Valentziako CIFP Mislata, Miranda de Ebroko Fundación Instituto Técnico Industrial, eta Politécnico de Vigo BHI. Fase honen ondoren, ikastetxe parte hartzaileek enpresa prospekzio komertziala egin eta lehen enpresa-diagnostikoa

batean landu beharko dute, proiektuaren koordinazio eta jarraipenarekin batera.

Hurrengo topaketa Vigon izango da