Debarroko eskola-enpresek hezkuntza-ekintzailetasun proiektuak aurkeztu dituzte

2008/11/04 00:00:00 GMT+1
Tknikak antolatutako ekitaldia azaroaren 6an burutu zen Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan eta IMHko 3 eskola-kooperatibek parte hartuko zuten.

Tknikak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Berrikuntzaren Zentruak, azaroaren 6rako aurkezpena antolatu zuen 2008an Debabarreneko IMH, Elgoibar GLHBI, Armeria Eskola, Uni Eibar-Ermua eta Debagoieneko Eteo, Aretxabaleta eta Miguel Altuna ikastetxeetako ikasleen enpresak ezagutzeko, guztira 20 ekimen eta 70 ikasle.

Tknikak ekimen hau garatu du EJE (Enpresa Gazte Europarra) proiektuaren barrutian eta lanbide heziketako eskola-ekintzailetasunaren inguruan. Espainiako estatu mailan Valnalonek koordinatzen du ekimena. 2008-09 ikasturte akademikoan Euskadin lanbide heziketako 41 ikastetxek parte hartuko dute ekimenean eta 105 enpresa sortuko dituzte.

Enpresak, nagusiki kooperatibak,  lanbide heziketako ikasleek sortzen dituzte AGPE ikasgaia ikasten duten bitartean (enpresen administrazioa eta kudeaketa). Honela, ikasleek ikasgai klasikoa apunteekin ikasi beharrean, enpresa bat sortzen dute eta amaieran materia berberak ikasten dituzte baina modu praktiko eta esperientzia erreala bizi ondoren.

IMHko kasuan, heziketa zikloetako erdi-mailako bigarren kurtsoko ikasleek 3 kooperatiba sortu eta aurkeztuko dituzte: AEC S.Coop., Urraki S.Coop., All For One, S.Coop.

Aurkezpenean Valnaloneko Zuzendariak parte hartu zuen.