Baliatu IMH-Incressen laguntza zure proiektua gauzatzeko

2014/05/26 00:00:00 GMT+2
INNOBIDEAK-KUDEABIDE PROGRAMAren FINKATZE PROIEKTUEN fasea abian da irailaren 30 arte. Euskalitekin hasierako kontrastea egin baduzu eta dagoeneko identifikatuta baduzu zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko proiektua, IMH-Incresseko aholkulari homologatuek proiektua gauzatzen lagun zaitzakete.

Ikusi lan-prozesuaren eskema, IMH-Incressek Euskal Erkidekogo enpresekin balio eta lehiakortasunaren inguruan lantzen duena.

INNOBIDEAK-KUDEABIDE programaren 1. fasearen kontrastea Euskalitekin egin ondoren, IMH-Incresseko aholkulari homologatuen laguntza baliatu dezakezu:

  1. Zure negozioaren lehiakortasuna eta prozesuen optimizazioa hobetzen lagunduko dizuen ekintzak abiatzeko analisia eta laguntza egiten; zure enpresaren estrategia eta proiektua definitzen lagunduz. Aldi berean enpresako partaide guztien inplikazioa bermatuz.
  2. Merkatuaren segmentu berriei eta bezeroekiko harreman berriei buruzko gogoeta eginez; estrategia komertzialarekiko eta bezeroen harremanekiko ikuspegia lagunduz.
  3. Pertsonen eta haien konpetentziak garatuz; zure negozio-proiektuarekin inplikazioa eta parte hartzea hobetzeko beharrezkoak diren balioak, eta antolakuntza eta lan egiteko moduaren aldaketak identifikatuz.


Une egokia izan daiteke zure proiektua gauzatzeko. Gurekin jar zaitezke harremanetan, nahi dituzun zalantzak argitu eta galderak egiteko. Horretarako sartu hemen edo 943748275 telefonora deitu (Kristian Sanz, Inmaculada Garbayo). Atsegin handiz erantzungo dizugu.