IMH Eguna 2020. Emaitzak

2020/01/31 15:00:00 GMT+2
Bigarren mailako Mekatronika Eleanitza taldea izan da aurtengo irabazlea. Zorionak irabazleei, parte hartzaileei eta antolatzaileei!
Eguraldi bikaina lagun, goizean zehar ospatu dira antolatutako hainbat proba.
 
 

Sailkapena:

    • 1. postua: 2. mailako Mekatronika Eleanitza: 720 puntu
    • 2. postua: 1. mailako Mekatronika Eleanitza: 710 puntu
    • 3. postua: 1. mailako Mekatronika: 625, puntu

 

Bigarren mailako Mekatronika eleanitza taldea izan da bataz-beste proba gehien irabazi dituena eta hortaz aurtengo talde-irabazlea. Iaz ere beraiek eskuratu zuten lehen postua, beraz talde lehiakorra eta beraien artean ondo moldatzen direla bistan da!

Parte hartzaile guztien artean sari erakargarriak ere ere zozketatu dira. Azpian duzue irabazle-zerrenda.

Goizean minutuko elkarretaratzea eta isilunea egin dugu istripuz edo gaixotasunak medio gure ondotik joan zaizkigun kideak eta oraindik ere eraginak jasaten ari direnak eta beraien kide eta senideak gogoan izateko:

Zorionak denei, antolatzaileei eta eskerrik asko IMHko Kafetegikoei sariengatik eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuari ere IMHKiroldegia erabiltzen uzteagatik!

ZOZKETAn sarituak:

IMHko kafetegiko opariak
    1. pintxo eta freskagarria x 10
    2. 5 napolitana x 5
    3. 5 kafe x 5
    4. 3 gosari oso
    5. frutu lehorrak (pote erraldoia)
    6. 3 motxila
    7. beste motxila bat opari “sorpresa” barruan dituena (etxeko telefonoa + bateria kargadorea)
    8. bizikletan ibiltzeko 2 maillot


Malecón Zarautz Spa 2 lagunentzat
Manex Rezabal (2MI_ele)

Ibilaldia zaldian 2 lagunentzat
1MI_ele taldekoek beraien artean zozketatzea erabaki dute

Escape room 2 lagunentzat
Shyam Azpiazu

TALDE IRABAZLEARENTZAT:
Paintball
Mekatronika Eleanitza 2.maila.