Patxi Lopez Lehendakariak IMHren 20.urteurrena burutu zuen

2010/02/03 01:00:00 GMT+2
Ekitaldian IMHko lehen Presidente izandako Alberto Ortueta omendua izan zen eta IMHren etorkizuneko erronkak azaldu ziren, besteak beste krisiari aurre egiteko dituen erremintak eta Europa mailan fabrikazio mekanikoan erreferente izatera iristeko proiektuak.

2010eko otsailaren 3an Makina Erremintaren mundua bildu zen Elgoibarko IMHren instalazioetan 20 urteurrena ospatzeko. IMHren sustatzaile, enpresa, erakunde eta kolaboratzaile bere sorreran eta gaur egun elkarlanean diharduten 200  ordezkari inguru bertaratu zen eta internet bidez beste 125 pertsonek jarraitu zuten ekitaldia.


Patxi Lopez buru zuela, ekitaldian parte hartu zuten Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Bernabé Unda Industria Sailburuak, Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailburuak, David Urzainqui, Lanbide Heziketako Sailburuordeak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak, Xabier Ortueta IMHko Presidenteak eta Joxean Egaña IMHko Zuzendariak, sailburuorde eta agintari gehiagorekin batera.

Aipatzekoa da IMH sortu zenean gobernu, erakunde, enpresa eta sindikatuetan izandako ordezkariak ere bertaratu zirela ekitaldira, besteen artean Jose Antonio Ardanza Lehendakari ohia, Jose Ramon Recalde Hezkuntza Sailburu ohia, Jose Ignacio Arrieta Heras Lan Sailburu ohia eta Jose Ignacio Elkoro-Iribe Elgoibarko Alkate ohia.

Ekitaldiaren aurretik, bisitari ugari bildu zen IMHren instalazioak bisita gidatu baten bidez ezagutzeko.

Ekitaldian bideo batekin  gogoratu zen nola 1989ko abenduaren 21ean Gipuzkoako Foru Aldundian IMHren eskriturak sinatzeko Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia, Elgoibarko Udala, AFM, ADEGI eta ehun enpresa ingururen ordezkariak bildu ziren, egun sektorearentzat fabrikazio metalmekanikoan gaitasunen prestakuntzan erreferente den ikastetxea abiatzeko.

Joxean Egaña IMHko Zuzendariak IMHren gaur eguneko jarduera azaldu zuen eta krisiaren aurrean eskaintzen dituen erremintak gogoratu zituen(*). Xabier Ortueta IMHko Presidente eta AFMko Zuzendari Orokorra denak, Asmaola proiektua aurkeztu zuen, sektorearentzat proiektu berria. Asmaola Ete-industrialen fabrikazio prozesuen hobekuntzarako berrikuntza zentrua da. Enpresa txikiei laguntza eskaitzeko helburua du berrikuntza proiektu praktiko, epe-motzeko eta aurrekontu murriztudunentzat, eta sarean elkarlanean jardungo duena enpresa, zentru teknologiko eta unibertsitateekin. Asmaolak balio erantsi bakana eskaintzen du zeren eta IMHtik gertu egonik, enpresekin elkarlanean lortzen den ezagutza industriari bueltatzen baitio, prestakuntza ikastaro eta abarren bidez.

Ekitaldiaren amaieran, IMHren lehen presidentea izan zen Alberto Ortueta omendu zuen Areto Nagusiari bere izena emanaz. IMH Fundatu zenetik Alberto Ortuetak lan eskerga egin zuen AFMko Zuzendaritza Nagusitik IMHren jarduera eta etorkizunaren alde. 2009Ko otsailaren 4an hil zen Alberto eta bere omenez IMHk biziki eskertu nahi izan zion bere dedikazioa eta adorea. Maria Jesus Mendia, alargunak aurrerantzean Alberto Ortueta izena eramango duen Areto Nagusiaren sarreran plaka bat bistarazi zuten Patxi Lopez lehendakariarekin batera.


Ikusi XX urteurreneko berripaper berezia ...