Heziketa Zikloetako azken ikasturteko ikasleak praktiketan

2003/04/29 23:00:00 GMT+1
Datorren 2003ko ekainerarte IMHko Heziketa Zikloetako azken urteko ikasleek enpresetako praktiketan ari dira.

Lantokien Prestakuntza hau, IMHko Praktiketarako Taldeak kudeatuta, 375 ordutakoa da bataz-beste, eta enpresa bakoitzaren ordutegiaren arabera moldatzen da.

Heziketa Zikloetako ikasleak praktiketan hartzeko eskeintzaren mailina 167 enpresetara bidali ondoren, eta elkarrizketak egin ondoren, Goi-mailako Heziketa Zikloetako Proiektu Mekanikoen Garapena, Industri Ekipoen Mantenimendua, Mekanizazio bidezko Produzkioko eta Erdi Mailako Mekanizazioko 134 ikasle hartu dituzte 70 enpresek.

Kontutan izatekoa da enpresetako eskaera praktiketarako dauden ikasle kopurua baino altuagoa dela (Produkzio, Mekanizazio eta Mantenimenduko arloetan bikoiztu egiten da).

Aipatzeakoa da praktikak ongi garatu ahal izateko, empresa eta imh-ren artean prestakuntza plan baten bitartez era egokian diseinatuta egotea ezin bestekoa dela.