IMHKo Heziketa Zikloek hasi dute ikasturte berria

2005/09/11 23:00:00 GMT+1
Ihaz hasi berri zen Erdi Mailako Instalazio eta Mantenu Zikloa behin-betiko finkatu da.

Lehen kurtsoan 132 ikasle eta bigarren kurtsoan 121 ikaslekin, guztira 253 alegia, 2005/06 ikasturtea hasi da IMHn Hasierako Lanbide Heziketarentzat. Ihazko matrikula parekoa izanik, makina erremintaren munduarekin serikusia duten lanbide heziketako arloetan ikasteko interesa duen ikasle kopurua garrantzitsua dela ikusten dugu. Matrikula arloka azalduz, Diseinuan 57, Fabrikazioan 85 eta Muntaian 111, ikasleen joera muntai arloko ikasketak egitea dela nabaria da. Kontutan izan behar da, ihaz martxan jarri zen muntai arloko erdi mailako ziklo berriak aurten ere harrera ona izan duela matrikuletan.

Aurkezpen ekitaldia irailaren 12an izan zen lehen eta bigarren ikasturteko ikasleentzat. Klaseak asteartean 13an hasiko dira goizeko 8.00etan ziklo guztientzat.

Informazio gehiago IMH 943 74 82 65 (Amaia Ansola)