Fabrikazio Aurreratuaren Nodoa: Batzorde Estrategikoaren lehen saioa

2016/04/26 23:00:00 GMT+1
Fabrikazio Aurreratuaren Nodoak BATZORDE ESTRATEGIKOAren lehen saioa egin du gaur IMHn enpresa eta eragile inplikatuekin

Fabrikazio Aurreratuaren Nodoa Euskadin abiatzen den lehenengoa da eta 5 ikastetxek osatzen dugu: IMH, Bidasoa, Usurbil, Goierri, Miguel Altuna eta Txorierri. (Esperientziak ondo erantzuten badu beste eremu batzuetara zabalduko da)

Nodoak BATZORDE ESTRATEGIKOA osatu du eta lehen saioan parte hartu dute, ikastetxeetako ordezkariez gain: Josean Sánchez  Ingeniaritza Mekanikoko Katedratikoa Bilboko Goi-Mailako Ingeniaritza Teknikoko Eskolan (UPV/EHU), Aitor Ruiz  AIC - Automotive Intelligence Center-eko Ezagutzaren Kudeaketarako Zuzendaria, Josu Ocáriz SPRIko Berrikuntza eta Enpresa Eraldatze Saileko Zuzendaria, Miren Alba Egile Taldeko Pertsonen Arduraduna, Oscar Sevillano Ekide S.L.ko Gerentea, José Esmoris CIE Automotive-ko Zuzendari Teknikoa, Juan Saénz de Argandoña Corporación Mondragon-eko Sustapen Zuzendaria – Ekipamendu Sailekoa eta Amadeo Corrius Pixel Sistemas-eko Gerentea.

Bi saiotan ikuspegi estrategikotik sistema produktiboan sortzen ari diren behar berrien ekarpenak egin beharko ditugu, ondoren, lehentasunak ezarri, eta ekintza multzo bat aurkeztu zentroetatik soluziobideak emateko, egun dituzten baliabide material eta pertsonalaren bidez, edo epe ertainera izan ditzaketenekin.

Lanbide Heziketako IV Euskal Planak nodoen sorkuntza jasotzen du. Nodoa espezializazio jakin batean lanean diharduten zentroek eratuko dute. Zentroen helburua erantzun globala ematea izango da, Eusko Jaurlaritzaren estrategiak erreparatuz eta merkatuaren egungo beharrei modu azkar batean erantzun eta egokituz. Helburua Fabrikazio Aurreratuan oinarritutako euskal industriaren garapena sustatzea da,   beharrezkoak diren gaitasun diferentzialak garatuz eta horiek enpresen eskura ipiniz.

Nodoa abiatzeko Lanbide Heziketako ikastetxeek garatutako ekintza multzo bat diseinatu eta martxan ipini  behar dugu, enpresen eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragileen gidaritzapean. Ekintza hauek erantzun zehatz eta azkarrak eman beharko dituzte antzemandako aukerei, era honetan: gaiarekin lotutako eragileen prospektiba eta elkarlanarekin, espezializazio ikastaroen eskaintzarekin, proiektu berri singularrak eginez, prestakuntza dualaren dinamizazioaren bidez, hezitzaileen prestakuntzarekin, enpresetan eta zentro teknologikoetan egonaldiekin, dauden tokian egonik beharrezkoak diren ekipoak erabiltzeko aukera emanaz, etabar.