Prestakuntza-hobarien sistema. 2009ko emaitzak

2010/06/18 11:40:00 GMT+1
Enpresetako prestakuntzaren hobari sistemaren aplikazioaren 2009ko emaitzak argitaratu dira: 300.000 enpresa inguruk prestakuntza ekintzak egin dituzte langileentzat, hau da, ekoizpen sistemaren %18ak.
2004an enpresentzako laguntza eredu berria abiatu zenetik, sistema honen onurak izan dituztenen kopurua etengabe handitzen joan da. 2009an prestakuntza egiten duten enpresen bataz besteko hazkundea %46a izan da 2008arekiko, eta 300.000 enpresa inguruk langileentzako prestakuntza egin dute eta prestakuntza-kontzeptuarekin hobaria jaso, ekoizpen sistemaren %18a izanik, alegia.

 


Estaldura-tasa, enpresa neurriaren arabera,

  • MIKROETE (1-9 arteko langileak). Nahiz eta 2008 ekitaldiarekiko 75.000 enpresen hazkundea izan, enpresen-segmentu honek %14,3 estaldura tasa besterik ez du.

  • ENPRESA ERTAINA (10-249 langile). Enpresa ertainen %43 inguruk langileen prestakuntzaren alde egiten dute. Iaz 90.000 enpresa baino gehiagok egin dute prestakuntza.

  • ENPRESA HANDIA (249 langile baino gehiago). Enpresen segmentu hau da estaldura-tasa handiena duena, hau da, enpresa handien %88ak erabiltzen du Hobarien Sistema.

    (OHARRA: Estaldura tasa: langileentzat prestakuntza egiten duten enpresen ehunekoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean erregistratutako enpresa guztiekiko.)

 

PRESTAKUNTZA LURRALDEKA

Parte-hartzaileekiko profil dinamikoagoa duten erkidegoak Madril (%23,5), Gaztela eta Leon (%21,1), Katalunia (%19,9) eta Andaluzia (%19,5) dira; estatu mailako bataz-besteko tasa gainditzen dute (biztanle okupatu guztiaren parte-hartzaileen ehunekoa, sektore publikoa salbu). Beste muturrean aurkitzen dira Melilla, Errioxa eta Kanaria Uharteak.

Euskal Herriaren kasuan, %19,2koa da.

 (Iturria: Fundación Tripartita para la Formación en el Empleo)

Sartu hemen txosten osoa ikusteko...

 

FTFEk emandako datuetatik ikus dezakegu enpresen %18ak bakarrik erabiltzen dutela hobarien sistema prestakuntza-inbertsioa garatzeko erreminta bezala. Euskal Herrian %19,2a da; beraz enpresen %80ak ez du erabiltzen sistema hau.

IMHtik animatu nahi zaituztegu laguntza hauek erabiltzen, enpresak berak sortarazten baititu lanbide heziketa kontzeptuari urtero kotizatzeagatik. Urtero enpresek “prestakuntzarako” kreditu bat sortzen duzue, eta urte horretarako bakarrik da baliagarria. Sistema honen bidez egindako inbertsioa berreskuratu dezakezue, zuen langileak prestatuz.

IMHtik behar duzuen prestakuntzaren hornitzaile bezala egin dezakegu lan, eta baita laguntza hauen eskaera eta kudeaketan.

Nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin Prestakuntza Iraunkorreko telefonoan: 943748272 / 943744132.