Malaysian dagoen Espainiako arduradunak IMH eta sektoreko enpresak bisitatu zituen

2005/01/04 01:00:00 GMT+2
Contes eta MSIko zuzendaritza taldea IMHn bildu dira Espainiak Kuala Lupur - Malasian duen Merkataritza bulegoko kontseilariarekin.

Pasa abenduan, Antonio Garcia, Espainiak Malasian duen Merkataritza eta ekonomia bulegoko zuzendaria IMHko instalazioak eta enpresak bisitatzera hurbildu zen, makina erremintaren sektorea eta institutua zuzenean ezagutu eta proiektuaren jarraipenaren berri izateko.

Gabonetako oporrak igarotzeko Malasiatik etorri berriak ziren MSIko zuzendari eta adituekin ere elkartu zen.

Egun Malaysian Spanish Institute – MSIk 625 ikasle ditu, 5 heziketa ziklo industrialetan banatuta; hauetatik lehenengo promozioak 2005eko abenduan bukatu ditu ikasketak.