4.0 Mantentze-lanei buruzko Masterclass-a Diego Galarrekin

2020/01/14 20:20:00 GMT+2
Tecnaliak gonbidatuta, Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako Unibertsitate espezializazioko ikastaroan izan da.

IMHko Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko unibertsitate espezializazioko ikastaroko ekintzen artean, Diego Galar katedradunak masterclass-a eskani zuen atzo, aplikazio industrialeetako foku garrantzitsuenetako baten zentratuz: 4.0 mantentzea (industria-aktiboen osasun-egoera prediktibo/preskriptiboko mantentzea eta prognosia).

Diego Galarrek Tecnalian egiten du lan eta aldi berean irakaslea da Operazio eta Mantentze Ingeniaritzako Dibisioko Baldintza monitorizazioan Luleå-ko Unibertsitate Teknologikoan (LTU), eta errodamendu adimendunaren inguruko SKF UTCko zentroan, hau ere Luleå-n.  Industriaren munduan, Diego Galar zuzendari teknologikoa eta mantentze-lanen arduraduna izan da, nazioarteko enpresen mailan, eta modu aktiboan parte hartu du estatuko eta nazioarteko batzordeetan, fidagarritasunaren eta mantentze-lanen arloko estandarizaziorako eta I+Grako. Gainera, Skovdeko Unibertsitatean Mantentze Lanetarako Volvo Katedra du, hainbat proiektu koordinatuz Volvo, Volvo GTO (kamioiak eta eraikuntza ekipoak) eta GKN Aeroespacio (lehen Volvo Aero) autoekin.