INCRESSen orientatzaileentzako dinamikek interesa sortu zuten

2011/03/31 00:00:00 GMT+2
Elgoibarko II Lanbide Heziketaren Astean orientatzaileei zuzendutako jardunaldia burutu zen atzo Meka Albitxurin

 

Atzo, martxoak 30, Lanbide Heziketari buruzko orientazio saioa egin zen Elgoibarko Meka Institutuak Albitxurin duen egoitzan. Saio hau Euskadiko ikastetxeetako orientatzaileei zuzenduta zegoen, eta Elgoibarko udalak IMH eta Mekarekin batera antolatzen ari den  Elgoibarko II Lanbide Heziketaren astearen barne dagoen ekimenetako bat izan zen.

 

Jardunaldi honen baitan INCRESS gaitasunen kudeaketa lantzen duen IMHko taldearen 2 kidek hartu zuten parte. Saioari hasiera emateko, Goizalde Santamarina, INCRESSeko formazio arduradunak, coaching saioa egin zuen orientatzaileekin hainbat dinamika eta kasu praktiko aurrera eramanaz.

Saio honen ondoren, 4 ikasle ohik bere pertsonala azaldu zuten, IMHko 2 ikasle ohik (Edurne Iriondo eta Asier Mendibe) eta Mekako beste bik (Patricia Navo eta Ruben Pedraza).

Kasu erreal hauen azalpenaren ondoren mahai inguru bat antolatu zen. Bertan Mariano Iriartek (INCRESS taldearen zuzendariak) hartu zuen parte,  datuak emanaz eta orientazioaren garrantzia eta LH Euskal Herrian eta estatuan hartzen ari den bultzadaz hitz egin zuelarik. Gainera, Confebaskeko Maria Errazti ere hizlari izan zen mahai-inguruan, baita Jesus Bilbao ere, enpresari ohi, LH ikasle ohi eta esperientzia zabalekoa.

Saioa Jose Luis Elorza, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendariaren hitzaldiarekin itxi zen.

Parte hartzaileek balorazio positiboa egin zioten ekimenari. Lanbide Heziketaren astearekin jarraitzeko, hurrengo ekitaldia larunbatean egingo den azoka izango da, apirilak 2, Elgoibarko Udaletxeko sotoan. Bertan, Elgoibarko heziketa aukerei buruz arituko dira, IMH eta Mekak eskaintzen dituztenak, besteak beste.