Etorkinak sektore industrialean sartzeko mekanizazioko lehen gela irekiaren amaiera

2007/05/13 23:00:00 GMT+1
Amaitu orduko ikasi dutenen herena makina erremintaren sektoreko enpresetan dihardu lanean

Etorkinentzat bereziki antolatutako ikastaroari amaiera eman zitzaion apirilean diploma banaketarekin. Guztira 455 ordutako formazioa jaso dute mekanizazioari buruzkoa eta beste 150 ordutako lan-praktikak egiteko aukera ere izan dute.

Taldeari, 11 andra-gizonek osatuta, ibilbide profesionala lantzen lagundu zaie (lan bilaketa teknikak eta formazioari buruzko orientazioa) eta jarraipen bilerak egin dira beraiekin. Aurrera begira beraien ibilbide profesionalaren jarraipena eskainiko dio IMHk.