IMH kasua Madrilen, Lanbide Heziketako I Kongresuan

2014/06/26 23:00:00 GMT+1
Espainiako ekonomia hobetu eta enpleguaren lehiakortasuna handituko duten lanbide heziketako ereduaren diseinu berrirako proposamenekin amaituko duten ikuspegi desberdinetako eztabaida sortzea da Madrilen antolatu den biltzarraren helburua.

Ekainaren 27an Madrilen antolatu den Lanbide Heziketako I Biltzarrean estatu eta erkidegoetako hezkuntza eta enpleguko arduradunak, enpresa eta sindikatuko ordezkariak, ikastetxe publiko zein pribatuetako elkarteak, lanbide heziketako ikastetxeetako zuzendariak eta ikertzaileak bildu dira.

Goizean zehar adituek hainbat gai jorratzen dihardute, besteak beste lanbide heziketa oinarrizkoa zein duala, Lanbide heziketako ereduak eta etorkizuneko proposamenak, etorkizun desberdinerako giltzak eta aldaketak formakuntzan lehiakorrak izateko.

Arratsaldean arrakasta duten hiru kasu azalduko dira, Valentziako Florida Univesitaria, Madrileko IES Hotel Escuela, eta Elgoibarko IMH, hain zuzen.

IMH - Makina-Erremintaren Institutuaren aldetik Joxean Egañak Prestakuntza Duala, Metodologia berritzaileak, berrikuntza teknologikoko proiektuak eta Asmaola+ sarea edo berrikuntza aplikatuaren kasua azalduko ditu.

Biltzarra amaitzean, erkidego desberdinetako lanbide heziketako ikastetxeen ordezkariak elkartu direla baliatuta, FPEmpresa elkarteko batzarra egingo dute.