Krisia: Lanbide Heziketaren erreminta-kutxa probatzeko erronka

2009/10/15 00:00:00 GMT+2
Lanbide Heziketak egoera industrialari ekarpenak egiteko moduko ondoko erreminta hauek aipatu nahi dira: Prestakuntza Iraunkorraren (PI) edo Lanerako Prestakuntzaren eskaintza, enpresek behar dituzten gaitasunen kudeaketa egiteko ahalmena, orientaziorako sistemen indartzea bizitzan zeharreko ikaskuntzaren prozesuan eta programazio berrietan laguntza, ETEentzako teknologiaren transferentzia prestatutako irakasleen eskutik eta Enpleguaren sustapenerako planetan ekarpenak egitea.
Lanbide Heziketako zentroetan, egoera ekonomikoan izandako erabateko aldaketa dela eta, enpresekiko harreman naturala aldatu da. Enpresek lehen laneko prestakuntza eta graduatuak eskatzen zituzten kontratazioetarako, orain, aldiz, ikasle ohi kopuru altua lan poltsetara ari da itzultzen, eta gainera, zikloetako ikasleentzat lantokietako formaziorako plazak nekez ari dira osatzen, eta lanean edota langabezian daudenen prestakuntza eskaria handitu egin da. Era berean, enpresek kontratazio berriak egiteko dituzten zailtasunek Ikasi eta Lan programa aurrekaria izoztu dute. Hasierako Lanbide Heziketako programa hori 2007-08 ikasturtean abiatu zen eta ikasketak eta ordaindutako lana txandakatzean oinarrituta egon da.

Testuinguru horretan Lanbide Heziketak egoera industrialari ekarpenak egiteko moduko ondoko erreminta hauek aipatu nahi dira:

Prestakuntza Iraunkorraren (PI) edo Lanerako Prestakuntzaren eskaintza: enpresen eta pertsonen gaitasunen beharrei erantzunak ematen dizkien aukera da. Atal honetako erronkak honakoak dira: LH sistemaren PIren eskaintzaren kalitate eta kantitatea proban jartzea eta gertatzen ari diren antolaketa, teknologia eta merkatu mailako aldaketei erantzuteko ahalmena erakustea. Ildo horretan, LHko zentroak enpresekin lerrokatu behar dute krisitik ateratzeari begira pertsonak formatzeko eta euren etorkizunaz kezkatuta dauden langileen eskari indibidualei erantzun behar diete, izan ere, pertsona horiek sentiberagoak dira enpresetan jarraitzea erraztuko dieten gaitasunak beregantzeko.

Finantzaketari dagokionez, kontu bat aipatzea: Prestakuntza Iraunkorraren eskaria hazten bada, eta Hobetuzen finantzaketa, aldiz, mantenduz gero; momentu bereziki larrietan enpresen eta pertsonen aurrean erantzun falta eragin ahal da.

Ohiko programez gain, krisiaren ondorioei aurre egiteko arautegi berriak ere badaude. Azken horiek Lanbide Heziketaren sistemarentzako aukerak dira. EEE egoeran dauden enpresei begirako laguntzen bidez, sistemako zentroetako prestakuntza gaitasunak behar duten guztien esku utzi ahal izango lirateke.

Azkenik, LH zentroetako rola zehazteari garrantzitsu deritzogu, enplegurako politika aktiboen transferentzia definituko duen marko berriaren baitan.

Enpresek behar dituzten gaitasunen kudeaketa egiteko ahalmena.

Gaitasunen kudeaketa eta enpresan egiten den hasierako diagnostikoaren bidez, egungo edo etorkizuneko gaitasun mailako beharren funtsa, antzematean eta erantzun egokienak bilatzean datza. Enpresen beharren iturriak euren arazoak eta mugak dira, medioen eta teknologien eboluzioa; bezeroen eta lehiakideen eboluzioa eta teknologia, antolaketa, merkatu eta produktu mailako erabaki estrategikoak dira. Diagnostikoen bidez, gure enpresen tamaina txikia zein den kontuan hartuta, LH sistema garatzear dagoen merkatuaren aurrean dago, beraz, aukera baten aurrean dago.

LHren Sailburuordetza eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzaren ekimena aipatzekoa da, horren bidez zeregin horretan Lanbide Heziketako zentroetako PIko arduradunak formatuko dira. Urte hasiera abian jarritako FBD proiektuak (Formazio Beharren Diagnotiskoa) honakoak ditu helburutzat: zentroetako formazio beharren diagnostikorako zerbitzuen alorrean, diagnostikatzaileak eta langile laguntzaileak formatzea.

Erreminta horrekin LHren sistemak erronka handia dauka: ohiko teknologietan zentratutako enpresei laguntzea gaitasun gakoak identifikatu eta garatzen, azaleratzen ari diren sektoreetan sartu ahal izateko, eta sektore horretako merkatu, teknologia eta kudeaketa ereduen araberako formazio espezifikoa egokitzen.

Orientaziorako sistemen indartzea bizitzan zeharreko ikaskuntzaren prozesuan eta programazio berrietan laguntza.

Epe ertainera begira, zentroetan gaitasunaren aitorpenerako sistemaren garapenak beren ikasketei berrekin nahi dieten pertsona guztien orientazioan zentroek duten lekua egonkortzen lagunduko du. Epe ertainean, zentroetako lan poltsetan ikasle ohien hazkundeak eta formatzeko interesa duten langabeen etorrerak helmuga profilekin lan egitea eragiten du, alegia, lotutako prestakuntza ibilbideek definituta. Era horretan, interesa duenari erantzun osoa eta pertsonalizatua eskain dakioke.

Helmuga profiletako batzuek azaleratzen ari diren sektoreek eragiten dituzten aukerekin bat egin behar dute, eta beraz, prestakuntza berriak programatu eta eskaintzea egokia da; sektore horietako behar berriei lotuko zaizkien berariazko ziklo-ondokoak.

Ikastaro hauetako parte hartzaileekin bi helburu lortzen dira: euren gaitausn teknikoak hobetzea eta teknologia berritzaileak erabiltzen dituzten enpresetan sartu ahal izateko aukerak ere hobetzea.

ETEentzako teknologiaren transferentzia prestatutako irakasleen eskutik.

Azkeneko 10 urteetan Lanbide Heziketarako Euskadiko planek zehaztutako ildoei jarraituta, eguneratutako ekipo eta teknologietan egindako inbertsio esanguratsuei eta Prestakuntza Iraunkorreko horien erabilerari esker bi kolektibo hurbildu dira: enpresetako langile taknikariak eta zentroetako irakasleak. Horrek informazio ez formalaren transferentzia eragiten du eta horri esker, berrikuntza saretik aldenduta dauden enpresekin zentroek transferentzia teknologikoaren rola izatea ahalbidetzen du. Gogoratu nahi dugu 2006-2009 Enpresen lehiakortasunerako eta Berrikuntza Sozialerako planaren arabera, berrikuntza sistemaren kapilaritateak ez ditu enpresa txikiak hartzen eta horiek dira gure ehun emankorrean nagusienak.

Erreminta horren sorkuntzan Lanbide Heziketan dagoen ezagutzaren transferentzia eta zentroetan irakasleen ehuneko bat sustatzearen aukera daude, aukera horren bidez, irakasleek ikastaro aurreratuak eman ditzakete eta aldi berean aholkulari teknologikoaren profilera hurbildu.

Asmo horrekin badago arreta berezia eta bultzada merezi duen ildoa. Ildo horrek Industria sektoreko ETEei prestakuntza zerbitzu eta laguntza teknikoen eskaintzan eragina dauka. ETE horiek ohiko teknologiaren segmentuak uzteko beharrean daude eta azaleratzen ari diren sekttoreetara migratu nahi dute, esaterako: energia, aeronautika edota osasuna. Helburu horri begira dago IMHen GIGA proiektua, Eibarko Armeria Eskolak eta Mecak partekatua, baita Goierri Lanbide Eskolak lideratutako eta beste 5 zentro gehiagok parte hartzen duten Goikerri plus proiektua ere.

Enpleguaren sustapenerako planetan ekarpenak egitea.

Heziketa zikloek laneratzeari begirako profil profesionalak garatzen dituzte, horrela, enplegua eta aurreikusitako gaitasunak beregantzea dira Lanbide Heziketaren bi erronka nagusiak.

Enpleguari ekarpenak egiteko garaian, aurreko urteetan eta alde batera utzita Haiserako Heziketa, aipatzekoak dira Ikasi eta Lan txandakako programa eta kontratatatzeko konpromisoa duten langabetuei begirako ikastaroen programazioa. Ikasturte honetan LHk oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonen formazioa areagotuko du, gobernuak bultzatutako kontratazio planetan sartu ahal izateko.

Ikastea eta lana txandakatzearen formulari dagokionez, fornula hau babestu eta "+Euskadi 09" planean sartzeko unea dela uste dut, eta aldi berean, enpresek ikasleak jardun erdiz kontratatzeko laguntzak sustatu beharko lirateke, baita zentroek enpresak bilatu ahal izatea eta prozesuaren tutorizazazioa ekintzak bultzatzea ere.

Ikasketa eta lanaren txandakatzea erreminta ona da gazteak laneratzeko eta horretarako, euren kualifikazioa eta proiekzio profesionala duten jarduerak sustatu beharko lirateke. Gainera, kontuan hartuta gazteen kolektiboak (bereziki 24 urtetik beherakoak) ez duela behar beste parte hartzen lan merkatuan, horrek jarduera-tasa baxuetan dauka isla; gure inguruko herrialdeetan, aldiz, ez da horrelakorik gertazen, bereziki Europako iparraldeko herrialde batzuetan.

Joxean Egaña
IMHko Zuzendaria