Jaurlaritzako Sailburuordetzak burutu zuen DEA-IMH Doitasun Aretoaren inaugurazio ekitaldia.

2004/03/17 00:00:00 GMT+1
Joan den martxoaren 17an IMH - DEA BROWN & SHARPE Doitasun Aretoa inauguratu zen Makina Erremintaren Institutuko instalazioetan. Jardunaldi teknikoak ere egin ziren metrologiako adituen eskutik.

Ekitaldian, Josu Aboitiz, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Etengabeko Ikaskuntzaren Zuzendaria, Miguel Angel Mugica, Elgoibarko Udaletxeko Alkateordea, Jordi Edo, DEA-Brown & Sharpe S.A.ko Zuzendari Orokorrak eta Joxean Egaña, IMHko Zuzendari Gerenteak parte hartu zuten.

Ekitaldira urbildu ziren enpresetako, erakunde publiko eta pribatuetako eta lanbide heziketako ikastetxeetako ordezkariak Doitasun Aretoa bisitatu zuten eta bertan ageraldi teknikoak ikusi. Inaugurazioa Makina Erremintaren Museoko bisita gidatuarekin bukatu zuen.

Arratsaldez, Wilcox-eko Presidenteak “Metrologian softwarearen kontzeptu berria”ri buruz jardun zuen eta azkenik, DEAko Produktu Zuzendariak PC-DMIS 3.6 metrologiako softwarearen gaitasun berriei buruzko hitzaldia eman zuen.