STEAM Active Erasmus+ proiektuaren 2. topaketa

2022/09/15 16:42:34 GMT+2
IMH Campuseko Fabrikazio Aurreratuaren Unibertsitateko irakasleak Greziako Patras hiriak bildu ziren proiektuko bazkideekin

STEAM Active ERASMUS+ programaren baitan garatzen ari den proiektua da eta helburutzat du ingeniaritzako irakasleen ezagutza eta esperientzia hobetzea, STEAM bezalako hezkuntza-metodologia berritzaileak erabiliz, eta ikasleek ingeniaritzarekin lotutako gizarte-gaietan duten errendimendua hobetzea, arazo bat konpontzeko hainbat diziplina integratzeko duten gaitasuna sustatuz.

Bileran proiektuaren hiru emaitzetako lehena bezala aurkeztuko den “Irakasleentzat protokoloa” balidatu da eta bigarren emaitza bezala aurkeztuko denean lan egin da. Azken honen helburua irakasleei STEAM kontzeptuaren inguruko ikuspuntua lantzen laguntzea eta berau oinarri duen irakaskuntza sekuentzia definitzen laguntzeko “e-learning ikastaroa” garatzea izango da.