Txandakako IMH Ingeniaritzan Ikerketa Zientifiko-Teknologikoen aurkezpena

2011/06/07 10:42:00 GMT+1
Txandakako IMH Ingeniaritzako 2. mailako ikasleek beraiek eginiko Ikerketa Zientifiko-Teknologikoak aurkeztu dituzte

Aurreko astean hasi eta gaurdaino Txandakako IMH Ingeniaritzako 14. promozioko ikasleek ingeniaritza egiten ari diren enpresetan garaturiko ikerketa zientifiko-teknologikoen aurkezpenak egin dituzte. Proiektu hau ingeniaritzako 2. mailan buruturiko lana da.

Proiektu hauetan, enpresan bizi duten errealitateko arazo bat hartu eta ikerketa zientifikoen irizpideak jarraituz aztertzen dute. Azterketa honetatik arazo horri aurre egiteko soluzioa aurkitzen dutelarik.