Wieland Electric enpresak EN ISO 13849-1 Normari buruzko jardunaldi teknikoa IMHn.

2007/11/01 00:00:00 GMT+1
Jardunaldia, hurrengo azaroak 8an izango da, goizeko 9:30etatik aurrera.

Wieland Electric SL, konexio elektrikoetan eta automazizazio industrialetako aparellajean enpresa liderra, EN ISO 13849-1 Normari buruzko Jardunaldi Teknikoa antolatu du Makina Erremintaren Institutuko instalazioetan.

Orain arte, makinaria fabrikatzaileak, makina diseinu sistemen akatsetarako, EN-954-1 Norman oinarritzen ziren, baita arrisku mailan ere. Norma berri honek ordea, ez du eskatzen mando elektriko pneumatiko, hidrauliko eta mekanikoetan, osagai elektroniko edo elektroniko programagarriak erabili behar izaterik.

EN ISO 13849-1 Norma berriarekin, sistemetan baldintzak gehitzeaz gain, mandoko sistemaren fidagarritasuna zehaztuagoa izatea lortzen dugu, erlazioa duten parametruak gehituak daudelako, konponenteen kalitatea hobea delako, sistemaren egitura mota, akats arrunten kudeaketa eta diagnostikoaren estaldura,

Jardunaldi Tekniko honen helburua Normaren aurkezpen labur bat egitea da, aplikazio ezberdinen ereduak aztertuz, aurreko norma eta norma berriaren desberdintasunak adieraziz.

Informazioa eta izen ematea:

  • Wieland, Montserrat Gonzalez (Tel. 932 523 820),(montse.gonzalez@wieland.es)
  • IMH Makina Erremintaren Institutua, Leire Alberdi (Tel. 943744132), formularioa.

Wieland-electric SL