#ABIAN Debabarreneko Lanbide heziketako azokan izan gara

2022/03/15 01:00:00 GMT+2
IMH Campus - Lanbide Heziketako erakustokian fabrikazio aurreratuaren teknologiak gustagarriak izan daitezkeela esperimentatu dute azokara gerturatu direnak.

Martxoaren 22-23-24an #ABIAN Debabarreneko lanbide heziketa azokaren 5. edizioa ospat da Eibarko IPURUAko futbol zelaiaren aparkalekuan.

Debabarreneko lanbide heziketako ikastetxe guztiak izan gara gure eskaintza azaltzen, eta gure eskualdeko DBH3-4, Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikastetxeak eta EPAkoak bisitatu gaituzte, guztira 700 ikasle inguru. Azoka irekia izan da, nahi izan duenak bisitatzeko.

IMH Campus Lanbide Heziketako erakustokian Fabrikazio Aurreratuarekin "jolasteko" gonbita egin diegu, 3D inpresioko prototipatua, tornuetako erronki aurre eginez errealitate hareagotuaren bidez (Hololens2 betaurrekoekin), piezak markatu ditugu izen pertsonalizatuekin camnx bidez, ... teknologia gustagarria dela irudikatzeko, eta gure heziketa zikloak irudikatzeko. 

IMH Campuseko erakustokian parte hartu duten bisitarien artean 2 bluetooth-bozgorailuen zozketa egin dugu. Saria Elgoibar Ikastolako Elsari eta Eibar Institutuko Gorkari egokitu zaie, biak DBH4ko ikasleak izanik. Zorionak!

Eskerrik asko bisitatu gaituzuen guztioi. Gonbidatuta zaudete hurrengo informazio saioetan IMHko heziketa zikloak ezagutzera!

 

5. ABIAN AZOKA

  • 8 ikastetxeren erakustoki
  • Sarrera irekia eta doakoa
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:30era. Asteazkenean, 23an, arratsaldez ere 16:00etatik 18:30era.
  • AZOKARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO