Elgoibarko Lanbide Heziketaren III jardunaldiak

2012/03/19 00:00:00 GMT+1
Hirugarren urtez antolatu ditu Elgoibarko Udalak lanbide heziketaren inguruko ekintzak. Martxoaren 21ean gurasoentzako saio berezi bat antolatu du IMH eta Mekaren eskaintza zuzenean ezagutzera emateko.

Elgoibarko Udalak lanbide heziketa bultzatu nahi du gure udalerrian. Horiek horrela, bidezkoa iruditzen zaio gurasook, zuzenean, gure herriko Lanbide Heziketako bi ikastetxe handiek, IMHk eta MEKAk, egiten duten eskaintza handiaren berri izatea.

Udalak, beraz, seme-alabekin batera, IMHk eta MEKAk datorren asteazkenerako, martxoaren 21erako, antolatu duten informazio saiora etortzera animatu nahi ditu herriko gurasoak. Ekitaldi hori 19.00etan hasiko da Arreiturre Institutuko areto nagusian eta bertan, ikastetxe horiek hurbilagotik ezagutzeko aukera izango da. Izan ere, ikastetxeak berak inork baino hobeto emango dizkie gurasoei seme-alaben lan etorkizunerako eskaintzen dituzten aukerei buruzko argibideak.

Saio hau Udalak antolatzen dituen Lanbide Heziketaren III. Jardunaldien barruan prestatutako lehen ekintza da eta, bereziki, batxilergoko 2. mailako ikasleei eta hauen gurasoei zuzenduta dago,

Udalaren ustetan, lanbide heziketak Elgoibarren duen eskaintzaren berri izateko, garrantzitsua da gurasoen partaidetza. Hori dela-eta, parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die gurasoei.

Ondorengo ekintzak apirilean burutuko dira Elgoibarko DBH4ko eta Batxilergoko ikasleekin.

 

JARDUERAK:

  • Martxoak 21: Arreiturre institutuko Batxilergoko 2. mailako ikasle eta gurasoentzat, 19:00etatik 20:30era Arreiturre institutuko ekitaldi gelan, IMHren eta MEKAren prestakuntza eskaintzari buruzko informazio saioa.

  • Apirilak 19: Arreiturre institutuko Batxilergoko 1. mailako ikasle eta gurasoentzat, bisita Elgoibarko Lanbide Heziketako bi ikastetxeetara, IMHra eta MEKAra.

  • Apirilak 23 eta 24: Ikastolako DBH 4. mailako ikasleentzat. 8:10etik 12:30era lanbide heziketaren inguruko tailer dinamikoak egingo dira, eta bertan, gaur egungo gizartearen estereotipoei buruzko hausnarketa egingo da, MEKAren, IMHren, Manahmanaren eta Caldereria Islaren laguntzarekin.

  • Apirilak 25 eta 27: Arreiturre Institutuko DBH 4. mailako ikasleentzat. 8:10etik 12:30era lanbide heziketaren inguruko tailer dinamikoak egingo dira, eta bertan, gaur egungo gizartearen estereotipoei buruzko hausnarketa egingo da, MEKAren, IMHren, Manahmanaren eta Caldereria Islaren laguntzarekin.

ATE IREKIAK  Heziketa Zikloak...

ATE IREKIAK Txandakako Ingeniaritza...

 

Edonola ere, informazio gehiago eskuratu nahi duenak Makina Erremintaren Institutuarekin (amaia[abildua]imh.es / Tel.: 943 74 41 32) edo Meka Lanbide Heziketako Institutuarekin (posta elektronikoa: marketin[abildua]meka-elgoibar.net/Tel.: 943 74 83 97) harremanetan jar daiteke.