PSEko agintariek makina erremintaren sektorea aurrez-aurre ezagutu dute

2008/07/14 00:00:00 GMT+2
Miguel Buenek burututako taldeak Elgoibarko IMH eta Makina Erremintaren Museoa eta AFM eta sektoreko enpresa batzuk bisitatu dituzte.

Uztailaren 14an PSEko agintarien ordezkaritza batek bisitatu du IMH eta makina erremintaren sektoreko enpresak, lehen eskutik ditugun behar eta proiektuak ezagutu eta Gobernuarekin egin daitezkeen elkarlanak hurbiletik ezagutu eta bultzatzeko. Goizean Elgoibarko  Makina Erremintaren Institutuko eta Makina Erremintaren Museoko instalazioak bisitatu dituzte eta AFMko eta IMHko jardunaldien berri izan dute. Ondoren Elgoibarko Goratu eta Danobat eta Azkoitiko Juaristi enpresak bisitatu dituzte.

Bisitako partaideak:

  • Miguel Buen, Zientzia eta Berrikuntza Batzordeko Lehendakaria
  • Pilar Unzalu, Kongresuko Industria Batzordeko Bozeramailea
  • Elvira Cortajarena, Gipuzkoako Diputatua
  • Jose Luis Valles, Gipuzkoako Senataria
  • Iñaki Arriola, PSE-EE Gipuzkoako Idazkari Nagusia eta Gipuzkoako Biltzar Nagusietako bozeramailea
  • Ovidio Campello, Elgoibarko PSE-EEko bozeramailea