IMH Campuseko unibertsitate graduazio ekitaldia: argazkiak eta bideoa. 2026

2026/10/29 14:41:00 GMT+1
Zorionak graduatu guztiei!
Berrikuntza Ingeniaritzako Gradu Dualaren 11. promozioaren eta Digital Manufacturing Unibertsitate Masterreko 7. promozioaren graduazio ekitaldia.

Sartu hemen ARGAZKIAK ikusteko.

2026ko urriaren 23ko ekitaldian IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako diplomak banatu ditugu eta aitortza egin diegu Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko eta Digital Manufacturing Unibertsitate Masterreko ikasleei.

Horrez gain, aipamen berezia izan dute:

Espediente onenak:

  • Berrikuntzako Ingeniaritza gradu duala, JON HOLGADO AMIGO.
  • Fabrikazio Digitalaren unibertsitate master duala, IÑIGO LINARES ALVAREZ

Ekitaldian Jon Holgadok, hitz batzuk eskaini dizkigu ikasleen ordezkari gisa.

Bestalde, Euskal instituzioetako ordezkariek eta Edurne Iturbe Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendariak zorion mezuak eman dizkie titulatuei: Gotzone Barandika EHUko Graduondoko errektoreordeak; Sara Urionabarrenetxea Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendariak, Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako Zuzendariak, Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkateak eta Mikel Artola, AFM Clusterreko nazioarteko zuzendariak.

Ekitaldia Elgoibarko Brilet talde akustikoaren emanaldiarekin eta luntxarekin amaitu dugu.

Zorionak ikasleei, familiei eta irakasle-tutoreei! Plazer handia izan da zuekin berriz elkartzea.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta ekitaldia antolatzen eta gozatzen lagundu diguzuen guztioi!