Elgoibarko gurasoentzako coaching-informazio saioa

2011/02/15 00:00:00 GMT+1
Udalak Prestakuntza kanpainaren bigarren edizioa antolatu du eta lehen ekintza Elgoibarko batxilergoko ikasleen gurasoentzako coaching-informazio saioa otsailaren 16an, 18.30etan Arreiturre Institutuan.

Industria eta prestakuntzaren arloko eskaintza bultzatzea “ezinbestekotzat” jotzen du Elgoibarko Udalak. Hori dela-eta, hainbat jarduera bideratu ditu esparru estrategiko hori sustatzeko. Iaz, esaterako, Lanbide Heziketari eskainitako astea antolatu zuten. Bertan antolatu ziren ekitaldiek harrera ona izan zutela ikusirik, kanpaina horren bigarren edizioa aurkeztu berri du Udalak.

Lehen saioaren agenda:

Coaching-a eta informazio saioa

“Gurasoentzako coaching-a: seme-alabei beraien etorkizunari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko lanabesak” eta Elgoibarren dagoen prestakuntza arloko eskaintzari buruzko informazioa (IMH eta MEKA). 

  • Eguna: otsailak 16
  • Ordua: 18:30
  • Tokia: Arreiturre Institutuko hitzaldi aretoa
  • Norentzat: Elgoibarko 1. eta 2. mailako batxilergoko gurasoentzat

Egitaraua:


Izen-emateak:

Interesatuek joango direla jakin arazi dezatela: Elgoibarko Udaletxeko Mirian Monterori 943741050 telefonora edo idatzi mezua mirian [ arroba ] elgoibar [ punto ] net helbidera.

 

Ekitaldi guztiei buruzko informazioa....