Lanerako Prestakuntza Atzerrian

2008/04/29 00:00:00 GMT+2
Erasmus programaren eskutik IMHko bi ikasle Mikel Mendibe eta Ibai Zabala Finlandiako Suomen daude Lehtiyhtyma enpresan egonaldia egiten.

 

Atzerrian praktikak egitea erabaki duten Lanbide Heziketako ikasleak martxoan abiatu ziren herrialde ezberdinetara, urte eta erdian IMHn ikasitakoa lantzeko hiru hilabetez. Honela, Leonardo da Vinci (erdi-mailako heziketa ziklokoek) eta Erasmus (goi-mailako heziketa ziklokoek) programei esker, ikasleek aukera izaten dute urtero Europako herrialdea ezagutzeko, bai kultura eta bai lanerako ohiturak. Egonaldi hauek Ikaslanek eta Confebask-ek koordinatzen dituzte.

 

Guztira IMHtik 9 ikasle joan dira atzerrira. Mikel Mendibe Proiektu Mekanikoen Garapena ikasi du eta Ibai Zabalak Industri Ekipoen Mantenua eta argazkia bidali digute Finlandiako Lehtiyhtyma enpresan egiten ari diren egonaldiaren adierazgarri. Zorte on biei!