IMHKo Heziketa Zikloek hasi dute ikasturte berria

2006/09/14 23:00:00 GMT+1
Sektore industriean langile koalifikatuen behar handia dago, bereziki mekanizazio bidezko produzkioan, baina lanpostuak bete ezinik dabiltza langile gazteen faltagatik.

2006/07 ikasturtea 218 ikaslekin hasi da Makina Erremintaren Institutuan. Matrikula arloka azalduz, Diseinuan 43 ikasle matrikulatu da, Fabrikazioan 78 eta Muntaian 97. Hauetatik neskek %8 izaten jarraitzen dute, ia urtero errepikatzen den portzentaia, alegia.

Hemen ageri diren datuek joera orokorra islatzen dute, hau da, Euskal Erkidegoan azken urteetan, 16-20 urteko gazteen kopuru murritza dela eta enpresetan hareagotzen ari da langile koalifikatu berrien eza, eta belaunaldiko erreleborik eza. IMHk iaztik hona, enpresetatik %15 lan eskaera gehiago jaso ditu eta ordea ikasle kopurua ez da igo. Egoera honen aurrean IMH lanean ari da bai enpresekin eta erakundeekin elkarlana sakondu eta irtenbide berriak bilatzeko helburuarekin.