Pertsonen garapenerako prestakuntza

2019/04/04 00:00:00 GMT+2
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako ikastaroak 50 urtetik gorakoen merkaturatzea du helburu.

Apirilaren 3an 50 urte baino gehiagoko pertsonentzako lan-merkaturatzeko prestakuntza ikastaroa abiatu dugu. Prestakuntza hau Eusko Jaurlaritzaren eskutik dator, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Ikaskuntza Iraunkorraren eskutik.

Prestakuntza honen helburu nagusia parte-hartzaileek etengabeko hobekuntzarako gaitasun jakin batzuk garatzea da, garapen pertsonala oinarrizko gaitasun instrumentalen garapenarekin integratzen duen prestakuntza baten bidez. Hau guztia beraien erronka profesionalei eta eskualdeko eta inguruko lurraldeetan gizarte txertatzeari egoera hobean aurre egin diezaioten.

Proiektua 3 zatitan banatzen da:

1.- Laguntza emozionala:

Normalean jorratzen ez den gai bat izanik, inteligentzia emozionala, beldurrak, autoestimua indartzea, auto motibazioa eta abar landuko ditugu.

2.- Lan bilaketaren orientazioa eta laguntza: cv eta aurkezpen eskutitzaren lanketa,elkarrizketak eta hautaketa probak prestatzea eta simulatzea,IKTen erabilera enplegua bilaketan.

3.- Banakako laguntza bakoitzaren berariazko beharrei erantzunak emateko bideratutako elkarrizketen bidez.