4gune Industria Adimendunaren programa exekutiboaren lehen edizioaren aurkezpena

2023/02/06 11:16:53 GMT+2
IMH Campusek programa aintzindari honen diseinuan parte hartu du, idazkaritza akademikoa eta koordinazioaz arduratzen da, eta programaren bigarren modulua koordinatu eta emango du.

4GUNE-ren "Industria Adimendunaren Programa Exekutiboaren" lehen edizioa aurkeztu genuen otsailaren 3an IMH Campus-en, eta hasiera ofiziala egiteko Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako zuzendaria den Miren Artaraz izan genuen gure artean.

Programa honetako ikasleak Euskal Herriko enpresetako ardura postuetan jarduten dutenak izango dira.

Otsailetik ekainera bitartean iraungo du, 16 ECTS kreditukoa izango da (derrigorrezko moduluak, 12 ECTS + amaierako proiektua, 4 ECTS), formakuntza IMH Campusen, UPV/EHU-n, MU-n, Deustun eta Tecnun-en jasoko dute, 4 unibertsitateeko eta IMH Campuseko irakasleen eskutik.

IMH Campusek diseinuan parte hartu du, idazkaritza akademikoa eta koordinazioaz arduratzen da, eta programaren bigarren modulua koordinatu eta emango du ("Industria adimenduneranzko faseak").

Programa exekutibo hau esperientzia aitzindaria da, Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco-k babestua, Euskampus Fundazioa-ekin koordinatua, IMH Campus, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Universidad de Deusto, eta Tecnun - Universidad de Navarra-ekin elkarlanean.

Ongi etorri lehen promozioari!