IMHko ordezkaritza prest Spainskillsen parte hartzeko

2019/03/25 01:00:00 GMT+2
Martxoaren 26-30 bitartean CNC Fresatzeko probetan parte hartuko dugu Madrilgo IFEMAn.

Martxoaren 27-28-29 bitartean ospatuko dira estatu mailako Spain-Skills 2019 Lanbide heziketako "olinpiadak" bezala ezagutzen diren txapelketak eta bertan izango dira parte hartzen Jon Peña eta Igor Larrañaga, IMHko ikasle eta irakaslea.

Jon Peñak 2018an Eusko-Skills-eko fresatzeko proba irabazi zuen eta ondorioz pasea lortu zuen Spain-Skills-en parte hartzeko. Aste honetan Spain-Skills-eko CNC FRESATZEKO probetan parte hartuko du Madrilen. Guztira 26 familia profesionalei dagokien proba teknikoak izango dira eta Euskaditik IMHko ordezkaria bezala, hainbat ikaslek parte hartuko dute.

Spain-Skills txapelketetan podiuma lortzen dutenak sailkatu egingo dira Espainiako ordezkari gisa Euro-Skills-etan edo World-Skills-etan parte hartzeko.

Mundu-mailako skills-ak Kazan - Errusian burutuko dira 2019ko abuztuaren 22-29 bitartean, eta Europa mailakoak Graz - Austrian 2020ko irailaren 16-20 bitartean.

Martxoaren 26an inaugurazio ekitaldia izango da eta 30ean itxiera ekitaldia. Sartu esteka honetan Spain-Skills zuzeneko bideo emanaldiak zuzenean ikusteko...

ZORTE ON, JON!! Ekin eta eutsi gogotsu zuk dakizun moduan!