ERRONKA DUALA gizarteratze-laneratze proiektuko formakuntzaren abiatzea

2020/01/08 17:35:00 GMT+1
La Caixa Gizarte Ekintzak babestuta, proiektuaren lehen faseak Aste Santu arte iraungo du.

ERRONKA DUALA proiektua nagusiki  Debabarrena, Debagoiena eta Urola Kostan bizi diren eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden 16 eta 35 urte arteko gazteentzako antolatu da.

IMHko eta Kalexkako teknikariek irailetik jardun dute proiektua prestatzeko lanetan. Gaur ikasleei ongi etorria eta proiektuaren aurkezpena egin diegu eta bihartik aurrera, eta Aste Santuko oporrak arte, ikasleekin taldeko hainbat jarduerak egingo ditugu, haien artean motibazio eta laguntza ibilbide indibidualen sorkuntzan. Ondoren fase teknikoaren txanda izango da.

ERRONKA DUALA proiektua IMH eta Kalexka Elkarteak antolatu dute, Debabarrena eta Debagoieneko gizarteratze-laneratze Sarearen laguntzarekin eta Obra Social La Caixa-ren finantzazioarekin.