Enpresarean Foroa: ‘Enpleagarritasuna Euskal Herriko gazteentzat’

Gazteek nola egin diote aurre osasun zein ekonomia krisiari? Eta beraien enplegagarritasunarekin zer gertatu da?

 
Ibai Zubikarai eta Jon Larrañaga, IMHko bi ikasle ohi ekintzailek, Ixaka Egurbiderekin eta Maialen olabe Aguirre-rekin batera, Nora Kortaberria Bilbao-k gidatutako mahai inguruan beraien bizipenak azalduko dizkigute Bai Euskarari Elkarteak antolatutako enpresarean foroan streaming bidez.
 

● Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria.
● Maialen Olabe Aguirre, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko koordinatzailea.
● Ibai Zubikarai Zubimendi, Gu Interim Management-eko CEOa.*
● Jon Larrañaga Urdalleta, Larra Mekanizatuak enpresako CEOa.*

Mahai ingurua IMHko Areto Nagusitik emango da zuzenean, eta modu presentzialean IMHko erdi mailako heziketa zikloetako ikasleak egongo dira.
 
Ezagutu itzazu beraien esperientziak!
 

jarraitu hemen jardunaldia

 

*IMHko ikasle ohiei buruz:

Bai Euskarari Elkarteak antolatutako ekitaldia, IMHren laguntzarekin.

  • Noiz 2021/10/21 12:30 - 14:00"
  • Non IMH eta streaming bitartez
  • Izen ematea Bete formularioa
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal