Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Prestakuntzaren Kalitatean egindako lanagatik esker ona jaso du IMHk.

2003/10/23 00:00:00 GMT+2
Euskal Lanbide Heziketako Galak Hezkuntza munduko bi mila lagun baino gehiago bildu zituen ikasle, irakasle eta langileen artean.

Euskalduna Jauregia izan zen joan den urriaren 23an aukeratutako tokia Euskal Lanbide Heziketaren Esker Oneko Ekitaldia egiteko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatuta, eta Juan José Ibarretxe Lehendakariak eta Anjeles Iztueta Sailburuak burututakoa.

Euskadiko Lanbide Heziketa Ikastetxeetako ikasle eta irakasleen ordezkaritza nabarmena bertaratu zen, Lanbide Heziketa egun iritsi den punturaino lagundu duten pertsona, erakunde, enpresa eta organizazioei omenaldia egiteko.

Joxean Egaña, IMHko Zuzendariak, Elgoibarko artegizona den Arturo Andradek diseinatutako eskultura jaso zuen, beste 37 ikastetxeko zuzendariekin batera, Lhko Kalitatearen esker onagatik.

Lehendakariak, ekitaldia itxi zuren ikasle entzuleei bere hitzak eskeiniz, egun gizartean paper garrantzitsua dutela esanaz eta etorkizuna beraien esku dagoela gogoratuz.

argazkiak...