CFOL2021: IMH, lanbide orientazioaren kongresuan parte hartzaile

2021/10/14 14:35:00 GMT+2
Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatu du topaketa Donostiako Kursaalean.

Urriaren 15 eta 16an Euskadiko Lanbide Heziketako zentroetako eta estatuko hainbat erkidegoko LPO eta EES ikasgaiko irakasle eta aditu elkartuko dira, jakintza, proiektu eta esperientziak partekatzeko.

Kongresuan IMHko Eli Moreno, Alazne Astarloa eta Asier Garcia lankideek parte hartuko dute:

Batetik, "Proiektu berritzaileen" atalean Asierrek eta Elik "balioak mugitzen" aurkeztuko dute, Diseinu eta Fabrikazioko zikloetako ikasleek elkarlanean landutako trinkogailuaren erronka adibide hartuta.

Bestetik, "Parekidetasuna pertsonen garapenean" gaitzat hartuta, Alaznek eta Elik genero-indarkeria, maskulinitateak eta lan merkatuan gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruz arituko dira. Alderdi horiek 4.0 balioen tailerretan, txokoan eta sare sozialetan, FOL-EIE moduluetan, ikastetxeko jardueretan eta adituekin egindako ikasleentzako/irakasleentzako tailerretan landu dituzte.

Kongresuaren 15eko ekitaldi nagusiko hitzaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira.

Info guztia: https://fol2020.webnode.es/