Tianjin Proiektuko txinatar zuzendarien prestakuntza burutu da

2004/04/06 00:00:00 GMT+2
Datorren apirilaren 17an IMHko arduradunek Tianjineko Institutuak antolatu dituen jardunaldi teknikoetan parte hartuko dute.

Pasa den apirilaren 6an, CSM Tianjin Institutuko zuzendaritza taldeari agurra egin zitzaion Elgoibarko Kultur Etxean. Makina Erremintaren Institutuko eta Proschools-eko zuzendariek beraien egonaldiaren oroigarriak eta diplomak banatu zizkien.

Hilabete batean plan estrategikoa, gestio plana, zuzendaritza gaitasunak eta erabateko kalitatearen kudeaketarako erremintak ikasi dituzte besteak-beste. Bestalde, beraien egonaldian euskal erakunde ofizialak eta makina erremintaren sektoreko fabrikatzaileak bisitatu dituzte.

Talde honekin IMHn egindako prestakuntzaren hirugarren fasea bukatu da. Hilabete honetan, joan den abenduan Tianjineko CSM Institutua inauguratu zenean bertako zuzendariak luzatutako gonbidapenari erantzunez, IMHko ordezkariak Txinako ikastetxeak antolatu dituen nazioarteko jardunaldietan parte hartuko dute.

Proiektuaren lidergoa Proschools-ek darama, AFMk sortutako partzuegoa, eta helburua, Tianjin Ikastetxe Teknikoa handitzea, egokitzea eta Prestakuntza Iraunkorreko saila martxan jartzea da.