Formulario-kontrolak: testu-eremua

Erabiltzaile batek testua jar dezakeen eremu bat

Sartzeko, formulario-kontrol zerrendatik Testu-eremua aukeratzen dugu, eta errektangelu bat marrazten dugu.

Dokumentuan sartzen dugunean, gune urdin bat besterik ez dugu ikusten. PDFa sortzen dugunean emaitza ikusiko dugu, baina ez lehenago

Klik bikoitza orain sartu dugun elementuan, eta eremua editatzen dugu. Bere propietateak agertzen dira:

Itxura:

  • Izena: aldatzea komenigarria gero programazioren bat egin behar badugu, bestela berdin dio

  • Ertza: testu-eremuaren aukerak: kolorea, zabalera, estiloa..

  • Bestelakoak::

    • Irakurtzeko soilik: editatu ezin izatea

    • Beharrezkoa: zeozer jarri behar dugu, ezin dugu hutsik utzi

    • Ikusgaitasuna: eremua ez ikustea nahi badugu

Aukerak

  • Marra anizkoitza: gaituta badago, testu-eremua lerro bat baino gehiago edukiko du.

  • Pasahitza: testu-eremua pasahitza motatakoa (**** agertuko litzateke zeozer idazterakoan)

  • Muga (X karaktere): testu-eremuan sartu daitezkeen karaktere zenbakia mugatu ahal izateko (NAN adibidez 9)

  • Ez korritu, desplazamendu-barra bai edo ez. 20 karaktere jarrita badaukagu muga bezala, baina testu-eremu txiki bat sartuta badaukat, Ez korritu aukeratuta badaukagu, ez dugu ikusiko idazten ari garena.

  • Ez egiaztatu ortografia: ortografia ez du egiaztatzen

Dena ezgaituta uzten dugu, lerro baten testu-eremu bat nahi dugulako

Formatua:

Jarriko dugu ea eremuak zenbakiak bakarrik edukiko duen, hamartarrak dauzkan hala ez.. hau da eremuaren formatua. Honekin murriztu dezakegu ze informazio mota sartuko den eremu horretan

Balidatu

Formatuan zenbakia jarri badugu formatu bezala, eskatu genezake zenbaki hori X baino altuago edo txikiago izatea..

25-2-6.jpg

Dokumentuan sartzen ari garen formulario-kontrol mota hau edozein forma bezala tratatu dezakegu , editatu, forma aldatu.... kontrol-puntuak gehitu eta mugitu.... baina nahiz eta dokumentuan aldaketa hauek ikusten ditugun, PDFa sortzean lehen zegoen bezala geratzen da, karratu bat bezala, hau da .. aldaketa hauek ez dira ikusten PDFan.

"Comentarios" eremua, testu-eremu bat da, lehena baino handiagoa, eta aukeretan Marra anizkoitza gaitzen dugu: