INCRESS - APD Jardunaldiak 130 lagun bildu zituen Bilbon

2005/04/20 23:00:00 GMT+1
Danobat, Alcorta, Inasmet eta TVA enpresek beraien esperientzia praktikoa azaldu zuten gaitasunen eta jarreraren kudeaketaren inguruan.

APDren laguntzarekin INCRESSek gaitasunen identifikazioa eta garapenean espezializatutako IMHko aholkularitza taldeak jardunaldia antolatu zuen joan den apirilaren 19an Euskalduna Jauregian, gaitasun eta jarreretan oinarritutako kudeaketa dela eta gogoeta gunea eskaintzeko enpresa eta erakundeei.

Erakunde, aholkulari eta enpresa mundutik bertaratu zirenek Incressen esperientzia eta enpresen kasu praktikoak ezagutu zituzten. Jardunaldi honekin Incressek, organizazioen arduradun eta gerenteei azaldu nahi zien gaitasun eta jarreretan oinarritutako kudeaketa modu errezean egin daitekela, eta ondorioz enpresen kudeaketa eta berrikuntzari balio erantsia gehitzea lor daitekela.

Incressek, giza baliabideen arloan , egokitutako formazioa eskaintzen du. Informazio gehiago...